XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirolari dagokionez 1966. urtea hasi zen mito baten agurrarekin: Guillermo Gorostiza hil zen. Beste bat, berriz, entrenatzaileen lekuan eseri zen: Piru Gainza. Belgradoko Izar Gorria taldeak Athleticak Europara begira zituen ilusio guztiak lur jota utzi zituen. Joaneko partiduan lortutako 5-0 emaitzak itzulekoan sailkapena lortzeko aukera guztiak kendu zizkien zuri-gorriei. Jugoslaviarrek behintzat loreak utzi zituzten Pichichiren irudiaren aurrean, gaur egun galdu bada ere San Mamesera lehenengo aldiz etortzen ziren taldeek zuten ohiturari jarraituz. Marcialen hiru golak eta Jugoslaviarrek sartutako bost golek zaletuen artean zurrumurru bat zabaldu zuten: Iribar lesionatuta jolasten ari ote zen? Bestela, nolaz sartzen zizkioten hainbeste gol?

Fraga Palomares-eko bonben artean bainatzen zen bitartean Athleticean, sarrera txar batek laster itzaliko zuen izar berri bat piztu zen: Javier Clemente. Borsalinoz jantzita lehoiek Chicagon jokatu zuten loreak eskaini zituen Izar Gorria taldeari vendetta eskatzen. San Mamesen hamarkada honetako selekzioen arteko azken partidu internazionala jokatu zen Espainia eta Turkiaren artean. Kopan bakarrik lortu zen zerbait, Valencia taldearen aurka jokatutako partiduari esker eta Kordobako El Arcángel zelaiko gertakari negargarriak gertatu izanagatik ere (itzalaldi susmagarri bat izan zenean zuri-gorriek erasoak jasan zituzten).

1967-1968 denboraldian ezer gutxi egin zen. Athleticek Caracasko Mundialitoko Kopa irabazi zuen. Julio Eguskiza lehendakari bihurtu zen eta Fidel Uriartek kalitate ukitu batzuk eman zituen 22 gol sartuz eta, horrela, gol gehien sartu zituen jokalari bihurtuz. Iribarrek agur esango ote zuen zurrumurrua zabaldu zen eta partidu bakar bat irabazi gabe 45 egun igaro ziren, oroimenean Betis taldearen aurkako 8-0 emaitza bazegoen ere.

Alirón! hamaika urte beranduago... Gainzak teknikari lanak utzi zituen, eta Rafa Iriondok, mailaz jaisteko arriskutik hurbil ibili zen talde baten zortea aldatu zuen, Elche taldearen aurkako partiduan. Athleticek erabaki bat hartu beharra zuen, ez zuen Kopa galdu baina ez zuen Liga irabazi eta 1969an Kopa irabazi bazuen ere Uharteetara begira jarri beharra zuen... Eta Ronnie Allen iritsi zen.

Teknikari britainiarrak Bilboko kazetariak haserretzen zituen bitartean Athletic taldeak Ligako lehen postua lortu zuen eta 1969ko azaroaren 23an Javier Clementeren joko oparoa galdu zuen, Sabadell-eko partidua amaitzeko lau minutu falta zirenean Marañonen oinetan erori baitzen.

ampquot;Ia-ia...ampquot;ren urteak (1967-1975)